lunes, 19 de enero de 2009

jueves, 15 de enero de 2009

Festarako Flyer-a

Begiralekua kartzelako horman


Ariketa honetako ideia nagusia kartzelako hormari itsatsita dagoen kabi bat simulatzea da. Kabi honek begiraleku funtzioa betetzeaz gain inguruarekiko babesleku edo eroso sentitzeko leku bezala erabili daiteke.

Txoriek kabia zurezko makilatxoez, landarez edota buztinez egiten dituzte baina segurtasuna dela eta kasu honetan metalezko tutu kurboak erabili ditut, beraien artean hutsuneak utsiz ingurugiroa ikusi ahal izateko.

Estalkia Berria hondartzan

Ariketaren ideia estalkia egiterakoan, itzala emoteaz gain, gainean eguzkia hartu edo begiraleku modura erabili ahal izatea da. Hondartzarekin puntu bakar batean dago kontaktuan, nondik lau hanka ateratzen dira gaineko plataforma eusten dutenak. Alde zabalenean mendiari lotura dago bigarren lotura puntu modura.
Aipatu dodan bezala plataforma transitablea da. Menditik bakarrik igo daiteke eta ertzetan kokatutako plaketatik ibili daiteke. Erdialdean lona transluzido bat du argia beheko partera heltzeko.