jueves, 26 de noviembre de 2009

viernes, 20 de noviembre de 2009

Pi pelikula

Pelikula ikusten hasterakoan arraroa iruditu zitzaidan. Pertsonaia arraroa, planoak mugimenduan denbora guztian eta gainera zuri-beltzean. Minutu batzuk pasatu ondoren gustokoa nuen eta bukaeran zer gertatuko zen jakiteko gogoekin nengoen.

Tratatzen den gaia interesgarria iruditzen zait. Natura eta matematiken arteko harremana badagoela uste dut. Baina muga batean, hau da, nahi izan ezkero mota askotako harreman eta loturak sortu ahal ditugu eta. Gauza hauekaz obsezionatu egin zaitezke eta azkenean objetibitatea galtzera heldu.

Pi zenbakiari buruz bitxikeri bat aurkitu dut:

- Pelikulan π zenbakia 3,1415926526312453…
- Benetako π zenbakia 3,1415926535897932…