jueves, 17 de diciembre de 2009

Museoaren aurrentrega

Proiektuaren lehen helburua hiria eta parkearen arteko lotura sortzea da. Horretarako gure zoruan dauden sarrera eta irteerak aztertu ditut. Puntu hauek erabiliz ibilbide batzuk sortu ditut hiria eta parkearen artean, museoaren ingurunean mugimendua sortuz.

Ibilbide hauetan eraikina eta pasalekuak tartekatuta daude jarraitasuna apurtu gabe. Bi eraikin direla dirudi kanpotik begiratuta, baina lurrazpitik lotuta dagoen eraikin bakarra da.

Eraikinaren zati nagusiak lau solairutako altuera du. Bertan sarrera, bulegoak eta hitzaldi aretoa daude. Sarreratik lurperaturiko hall nagusira jaizten da eta bertatik beste eraikinaren bi zatietara joan daiteke.

Behe solairuan biltegia eta errestaurazio gunea daude, hall eta erakusketa gune batez gain. Gainerako eraikinaren zatiak erakusketa guneak dira, ekialdeko zatian dagoan jatetxea izan ezik.

Inguruneari dagokionez, material desberdinak konbinatuz ibilbideak eta egoteko guneak bereizten dira.

Estalkiaren itxitura

Itxitura egiteko material asko erabili daitezke baina gure kasuan material flexible bat behar dogu. Hainbat aukera izan ditugu kontutan, tela, plastikoa, lona ...

Material birziklatua izan behar denez negutegiak, publizitate pankartak, banderak, estaltze lonak, etab. dira aukera interesgarrienak.



Estalkirako aukeratutakoa banderak izan dira. Hamaika bandera desberdin aukeratu ditugu, baina guztiak hiru franja horizontal dituztela. Bata bestearen gainean daude kokaturik eta horizontalean bandera berdinak errepikatuz. Honek barra kode itxurako bat sortuko du baina kolore asko konbinatuz.

Bandera bakoitzari zati bat moztu behar zaio alboetatik, elkarren artean jozterakoan estalkiaren forma kurboa hartu dezan.
Barnekaldean ere zertxa banderaz estalia dago, elizaren gangak irudikatuz.

Barne eta kanpoko banderak bat egiten dute zertxaren azpiko elipse perimetralean. Honela globo guztia itxita dago. Bertatik aire beroa eta helioa isurtzen duten tutuak sartzen zaizkio. Honela globoa airean mantenduko da.


jueves, 10 de diciembre de 2009

Maketa eraikitzeko pausuak

Ariketa txikiaren estalkia eraikitzeko aukera desberdinak izan arren GLOBO itxurakoa izatea erabaki genuen.

Estalkiari forma emon eta eraikitzeko pausu eta materialak aztertzen hasi ginan. Maketa eraikitzeko orduan edozein material erabiltzea ezinezkoa zan, dimentsioa dela eta zurruntasuna galtzen baitzan. Behin forma eta materialak aukeratuta geneuzkala lanean hasi ginan.

Lehenengo barneko zertxa dimentsionatu genuen eta ondoren estalkiaren egitura. Hauekin lanean geunden bitartean, maketa eusteko oinarriarekin ere hasi ginan.

Estalkia airez beteta dagoenez flotatu egiten du, beraz sentsazio hori lortzeko maketa buruz bera zintzilikatuta eraiki dogu.