Ariketa honetako ideia nagusia kartzelako hormari itsatsita dagoen kabi bat simulatzea da. Kabi honek begiraleku funtzioa betetzeaz gain inguruarekiko babesleku edo eroso sentitzeko leku bezala erabili daiteke.
Txoriek kabia zurezko makilatxoez, landarez edota buztinez egiten dituzte baina segurtasuna dela eta kasu honetan metalezko tutu kurboak erabili ditut, beraien artean hutsuneak utsiz ingurugiroa ikusi ahal izateko.
Ariketaren ideia estalkia egiterakoan, itzala emoteaz gain, gainean eguzkia hartu edo begiraleku modura erabili ahal izatea da. Hondartzarekin puntu bakar batean dago kontaktuan, nondik lau hanka ateratzen dira gaineko plataforma eusten dutenak. Alde zabalenean mendiari lotura dago bigarren lotura puntu modura. Aipatu dodan bezala plataforma transitablea da. Menditik bakarrik igo daiteke eta ertzetan kokatutako plaketatik ibili daiteke. Erdialdean lona transluzido bat du argia beheko partera heltzeko.
Gaur egun dauden eraikinak kentzeaz aparte, guneak inork ikutu baino lehen zeukan itxura hartzea nahi dogu. Inguruan ikusten diran material nagusiak lokatza, harea eta ura dira. Hondartza eta paduraren arteko gune honetan guztien nahasketa aurkitu daiteke.
Gure eraikinak inguruarekin harremana izatea nahi dogu, paisaiaren forma asko aldatu gabe. Ordenaziorako aukera bezala dunek sortzen duten forma eta ibilbide irregularrak edota tamaina desberdinetako ur tanta batzuk sortzen duten ordenazio aleatorioa izan daiteke.
Deposituaren itxitura sortzeko nylonezko zintak erabili ditut. Eslinga edo zintza moduan ezagutzen dira. Askotan materiala entregatzerakoan zintak bertan usten dira. Beraz hau birziklatzeko modu bat izan daiteke.
Karga pisutsuak mugitzeko erabiltzen direnez, bigarren mailako egitura batez baliatuz gorarte igotzeko eskailerak sortu ditut.
Zinta hauek kolore desberdinetakoak izan daitezke, jasan ahal duten pisuaren arabera. Kolore desberdinetakoak entrelazatuz, gune desberdinak bereizten dira.