jueves, 26 de noviembre de 2009

viernes, 20 de noviembre de 2009

Pi pelikula

Pelikula ikusten hasterakoan arraroa iruditu zitzaidan. Pertsonaia arraroa, planoak mugimenduan denbora guztian eta gainera zuri-beltzean. Minutu batzuk pasatu ondoren gustokoa nuen eta bukaeran zer gertatuko zen jakiteko gogoekin nengoen.

Tratatzen den gaia interesgarria iruditzen zait. Natura eta matematiken arteko harremana badagoela uste dut. Baina muga batean, hau da, nahi izan ezkero mota askotako harreman eta loturak sortu ahal ditugu eta. Gauza hauekaz obsezionatu egin zaitezke eta azkenean objetibitatea galtzera heldu.

Pi zenbakiari buruz bitxikeri bat aurkitu dut:

- Pelikulan π zenbakia 3,1415926526312453…
- Benetako π zenbakia 3,1415926535897932…

martes, 27 de octubre de 2009

sábado, 24 de octubre de 2009

Alde zaharra eta Valbuena lotzeko proposamena

Gure proposamena Santiago bidea, bertako historia eta ardoaren kultura lotzea da.

Horretarako Santiago bideari paralelo bi ibilbide proposatzen ditugu. Bakoitzean gune desberdinak daude, non gai bakoitzari buruzko arloak jorratzen diren.

Ibilbide hauek Valbuenako aztarnak dauden tokitik eta parketik pasatzen dira, etorkizunean eraikiko diren museo eta inguruneak hiriarekin barneratzeko asmoz.






jueves, 15 de octubre de 2009

Logroñon ikusitakoa

Logroñon Ebro ibaiak garrantzia handia duela ikusten da. Hiriaren muga bezala funtzionatzen du eta nire ustez hirian barneratu behar da, garrantzia gehiago emonez.

Alde zaharra eta ibaiaren arteko lotura jarraiago bat behar dela uste dut. Errepideak parkea eta aztarnen gunea hiritik banatu egiten ditu. Gainera alde zaharraren iparraldeko gunea oso zahartuta dago eta kaleetan zehar ez da jende asko ikusten.

Beraz alde zaharra, parkea eta ibaia hiriarekin lotu behar dira jarraitasun bat emonez eta ibaia hiriaren parte garrantzitsu bihurtu.